LOKEko judo atalak astelehenean emango die hasiera 2012-2013 ikasturteko entrenamenduei kiroldegian.
Gorka Aristegi entrenatzaileak jakin arazi digunez, 7 eta 10 urte arteko judokek astelehenen eta ostiraletan 18:30etik 19:30era izango dute entrenamendua eta hamaika urtetik gorakoek, aldiz, astelehena, astezkena eta ostiraletan ordu berean.
Kirol honetan trebatzeko asmoa duten herritarrek kiroldegiko tatamira hurbildu behar dira entrenamendu orduetan.