Manttangorrik lehen bidaiariak hartu ditu

Txintxarri Aldizkaria 2012ko irailaren 7a

Astelehenean hasiko du hiribus berriak bere ibilbidea ofizialki. Baina gaur herritarrek 10:30etatik Manttangorri hartzeko aukera dute doan. Ibilbidea eta paradak non kokatu diren ezagutzeko aukera ezin hobea da askorentzat eta Manttangorrik ez ditu lehen bidaiak hutsik egin.

Muittu Manttangorri hiribus zerbitzu berria martxan da. Astelehenean hasiko da zerbitzua modu arruntean baina gaur herritarrek hau hartzeko eta ezagutzeko aukera dute. Egun osoan autobus txikiak herrian zehar bere ibilbidea egingo du eta lehen bidaiak ez ditu hutsik egin. Asko izan dira honetara igo nahi izan duten herritarrak gaur bidaia doan dela eta animatuta.

Bertan igo diren herritarrei galdetuta, ordutegi eta ibilbide zein paradak zeintzuk diren ezagutzeko helburuarekin hartu dute gaur Manttangorri eta momentuz, zerbitzu ona dela iritzi dute "ikusi beharko da egunerokoan ordutegiak betetzen diren eta ibilbidea egokiena den denentzat edo ez". Manttangorriren itxura da atentzioa gehien deitu duenak "polita da eta horrela ez dugu herritik pasatzen diren beste autobusekin herrikoa nahastuko, ideia ona iruditu zait". Momentuz behintzat, Manttangorrik herritarren oniritzia lortu duela dirudi.