Zaballosen aurkako pintadak azaldu dira

Txintxarri Aldizkaria 2012ko irailaren 10a

Aurreko astea geroztik herrian hainbat pintada azaldu dira PSE-EEko Jesus Zaballosen aurka. Herriko alderdi sozialistaren bozeramaileak irainak salatu ditu eta Pablo Barrio alkatea eta Ana Isabel Prieto zerbitzuetako buruari eskatu die hauek berehala garbitzea.

Goizeko lehen orduan bidalitako agerian Lasarte-Oriako alderdi sozialistak pintadak gaitzetsi eta udalari eskatzen dio hauek ahalik eta lasterren garbitzea.

Ez da lehen aldia Jesus Zaballosen aurka halako mezuak agertzen direla herriko kaleetan. Lasarte-Oriako PSE-EEk salatu duenez aurrekoetan udalak ez zituen hauek kendu "herritar batzuek borratu zituzten mezu iraingarri hauek euren ekimenez". Horregatik kasu honetan talde sozialistak udalari eskatzen dio hauek kentzeko ardura hartzea izan ere "ideologia aniztasuna eta pertsonekiko errespetua izan behar da nagusi eta udalak horrelakoak ez lituzke onartu behar".