
Landaberriko bi urteko haurrak festa handia izan zuten. Bi irakasle zituzten alboan eta gurasoak bazterrean begira.
Lehen egunean gurasoak haurrei begira egon dira hauek gela berria ezagutzen zuten bitartean, urte guztian izango duten irakaslearekin nola moldatzen diren ikusten. Landaberrin argazkia ateratzen egon garen bitartean ez zen negar, arazo edo eragozpenik, bi urteko haurrak, gurasoei jaramon handirik egin gabe ari ziren ikastolako jostailuak ezagutzen... Erdiak gelaren alde batean eta beste erdiak beste aldean, talde bakoitza bi irakaslerekin neska mutilak gelara egokitu bitartean. Gero, hurrengo egunetan elkartuko dira denak batera, behin gelara ohitu eta lagun berriekin ondo konpontzen hasten direnean jada gelan gurasorik gabe.
Guztira bi urteko 72 haur berri hasi dira aurten Landaberri ikastolan eta hiru urtekoen gelan 20 izan dira aurten lehen aldiz eskolan hasi eta iaz hasitakoen gelan txertatu direnak. Sasoetan aldiz, bi urtekoak 54 dira hiru gelatan banatuta eta hiru urtekoen gelatan 18 ikasle berri dituzte. Hauentzat guztientzat ikastolan lehenengo eguna izan da gaurkoa.