Lehen urtez herriko nagusiek aste beteko egitarau zabala egingo dute urriko lehen astean Nagusien Omenaldia bezala izendatutako jaian. Ekintzen artean bereziki azpimarratzekoa da larunbatean egingo den martxa erregulatua edo ibilbide neurtua. 9:30ean abiatuko da Okendo plazatik eta bikoteka lehiatu beharko da. Ibilbidea azkarren egiten duten bikoteek izango dute saria.
Gehienez antolatzaileek 100 bikote onartuko dituzte, herrian erroldatutakoak eta 1952. urtean edo lehenago jaiotakoak. Sariak egongo dira Okendora iristen lehenengo hiru bikoteentzat eta 34. postuan sartzen direnentzat ere oroigarria egongo da, jubilatu etxearen 34. urteurrena ospatzen delako. Hala ere, parte hartzaile guztiek kamiseta bat izango dute opari, domina bat eta bokata eta ur botila hamaiketako gisa.
Biyak Batetik herriko nagusiak honetan parte hartzera animatzen dituzte. Izena emateko azken eguna ostirala, irailak 14 izango da eta 2,5 euro ordaindu beharko dira. Jubilatuen egoitzan egin behar da izen ematea goizeko ordutegian, 10:00etatik 13:00etara.

