Astelehenean hasiko dira Michelingo zelaia berritzen

Txintxarri Aldizkaria 2012ko irailaren 11

Udalak lanak udan egingo zirela aurreratu bazuen ere, prozesu administratiboa luzatu eta irailaren 17an, astelehenean dira hastekoak berrikuntza lanak. Erabakitzeke dago herriko taldeek non jokatuko dituzten hurrengo partidak.

Michelingo zelaiak konponketak behar zituela salatzen zuten herriko kirol talde ezberdinek eta nahi baino gehiago luzatu arren, astelehenean hasiko dira lanak udaletik aurreratu digutenaren arabera. Proiektuak jarraitu beharreko prozesu administratiboa epeetan luzatu egin dela azpimarratu du kirol zinegotziak.

Lanek bi hilabeteko iraupena izan dezakete beraz udala kirol elkarteekin batera entrenamenduak eta partidak jokatzeko aukera egokienaren bila dabiltza. Momentuz asteburu honetarako aurreikusitako partidak Michelinen egingo dira.