Urritik ekainara bitartean egur-taila ikastaroa burutuko da. Hiru ordu tartetan eskaintzen da astearte eta ostegunetan.
Dagoeneko izena eman daiteke www.lasarteoriasarean.eu web gunean. Aurten matrikulazioak kultura sailaren gune honetan egin beharko dira. Bertan jarri da ere ikastaroren inguruko informazioa. Tailerrak zurezko eskultura landuko du eta astean hiru orduko iraupena izango du.
Izena emateko azken eguna irailaren 21a izango da eta ikastaroaren kostua 118 eurotakoa da herrian erroldatuta daudenentzat; erroldatuak ez daudenak, berriz, 196,50 euro ordaindu behar dituzte.