Gazte kontzertuak asteburuan

Txintxarri Aldizkaria 2012ko irailaren 14a

Aste Santuan antolatu zituzten lehen Gazte kontzertuak eta bihar larunbata bigarren saio batekin gozatzeko aukera izango da Okendo plazan. Donostiako Besteik-pe, Usurbilgo Odolaren Mintzoa, Hernaniko Oi dek oi eta herriko The Garax taldeen kontzertuak izango dira, 22:00etatik aurrera.
Kontzertu hauek Steps Junior enpresak antolatu ditu Lasarte-Oriako Igor Aizpurua eta Iñigo Arrieta gazteek sortua.