Herriko Erketz dantza taldeak bere harrobia sendotu nahi du eta horregatik, 5 urtetik 14 urte arteko haur eta gazteak animatu nahi ditu eurekin euskal dantzak ikastera.
Honela Erketz txikiren lehen entseguak urrian hasiko badira ere, honetan parte hartu nahi duten haurrek irailaren 18, 19 eta 20an Erketzeko lokalean, Zumaburu ikastetxeko gimnasioan, izena eman beharko dute 18:30tik 20:00etara.