Kukuka antzerki eta dantza eskolak matrikula egiteko epea zabaldu du.
Urteroko eskaintzaz gain, antzerkia, dantza garaikidea, euskal dantza eta euskal dantza sorkuntzarekin batera bi berrikuntza daude. Batetik, euskal dantza sorkuntzan helduentzako talde berri bat osatuko da, honetan izena emateko euskal dantzako ezagutza praktikoa izan beharko da, eta bigarrena, break dance ikasteko aukera. Azken hau DBHtik aurrera eskainiko da.
Izena ematea irailaren 17 eta 18an egin beharko da Manuel Lekuona kultur etxean 10:00etatik 12:00etara eta 18:00etatik 20:00etara.
Informazio gehiago eskatzeko edota edozein zalantza argitzeko 655 847 345 telefono zenbakira deituta edota kukukaeskola@hotmail.com helbidera idatzita egin daiteke.