Xumelaren entseguak astelehenean hasiko dira

Txintxarri Aldizkaria 2012ko irailaren 14a

Ikasturte berria astelehenean, irailak 17, hasiko da Xumela abesbatzako kideentzat. Ohi bezala entseguak Landaberri-BHIn egingo dira astelehenero 19:30etatik 20:30era bitartean.
Euskaraz kantatuz ondo pasa nahi duten herritarrentzat ateak zabalik daudela adierazi dute Xumelakoek, “kide berriak ongi etorriak izango dira”. Honetan parte hartzeko nahikoa izango da entsegura azaltzea.