Udalak lagunduta, Biyak Bat elkarteak aurten aste betez, urriaren 1a eta 8a artean, Zaharren omenaldia ospatuko du. Elkarteko kideek azaldu digutenez, hiru berrikuntza nagusi aurki ditzakegu egitarau berezi honetan ibilaldi neurtua, pala txapelketa eta dantza txapelketa.
Aste osoko ospakizunak
Baina hauetaz gain, hainbat txapelketa eta ekintza antolatu dituztela ere aipatu digute.
“Urtero egiten ditugun ekintzak dira, baina normalean ez ditugu aste berean egiten,” azaldu digute.
Honela, asteari hasiera emateko toka, igela eta bote txapelketak izango dira Isla plazan eta 4 erregetako mus finala Jubilatuen etxean.
Urriaren 2an, asteartea, egoitzara hurbiltzen direnek Sun magoaren ikuskizunaz eta Adolfo Perez-en bakarrizketaz gozatu ahalko dute.
Asteazkenean, berriz, gimnasia eta aerobic taldeek erakusketa egingo dute Okendo plazan.
Ostegunean, Pala txapelketaren finala jokatuko dute Loidi-Barrengo pilotalekuan eta Okendo plazan, Semblante Andaluz-en emanaldia izango da.
Ostiralean, berriz, Lan eta Lan antzerki taldeak “Melocotón en Almibar” lana eskainiko du.
Ibilaldia eta dantza
Nagusien omenaldiaren baitan aurten berrikuntza nagusietakoa bat, Okendon hasi eta bukatuko den neurtutako ibilbidea da.
Larunbatean goizeko 9:30ean hasiko da eta 4,6 km-koa izango da bikoteka burutu beharreko distantzia.
Honetaz gain, arratsaldean, dantza txapelketa antolatu dute.
Ospakizun nagusiak
Igandean, ospakizunen egun handia izango da, San Pedro elizan meza nagusia izango da.
Biyak Bat elkarteko abesbatzak eta Zero Sette akordeoi orkestrak emanaldia eskainiko dute Manuel Lekuona kultur etxean.
Ondoren, ohiko bazkaria eta dantzaldia izango dira jarraian Michelin kirol guneko pilotalekuan.
Biyak Baten urteurrena
Honetaz gain, urriaren 8an, jubilatu etxearen 34. urteurrena ospatuko dute.
Goizean meza dute Ama Brigitarren komentuan eta amaitzean, luntxa izango da.
Arratsaldean, berriz, urrezko ezteiak egin dituzten bikoteei oroigarri banaketa egingo zaie. Eta ospakizunekin amaitzeko afari-merienda eta dantza izango dira.
Izena emateak
Biyak Batetik herriko nagusiak aste honetako ekintzetan parte hartzera animatzen dituzte eta batez ere, ibilaldi neurtuan eta pala txapelketan.
Aipatu digutenez, elkarteko bazkideek eman dute izena bakarrik eta herrian erroldatu dauden pertsona adindu guztiak, 1952an edo zaharragoak, gonbidatuta daudela azpimarratu dute.
Era berean, txapelketa desberdinetan izena emateko datak eskaini dizkigute.
Martxa neurtuan eta pala txapelketako inskripziorako azken eguna gaur, irailak 14 izango da.
Mus txapelketan parte hartzeko, aldiz, irailaren 22a baino lehen eman behar dute izena bikoteek.
Toka, igel eta bote jokoetan izena ematea txapelketen hasiera ordura arte egongo da irekia eta dantza txapelketan urriaren 6an, arratsaldeko 17:45ean itxiko dute antolatzaileek.
Txapelketei buruzko informazio gehiago eskuratzeko edo hauetan izena emateko Jubilatuen egoitzara hurbildu behar dira herritarrak goizeko ordutegian, 10:00etatik 13:00etara.

