Buruntz Azpi elkarteak itsas arrantza irteera antolatu du igandean, irailaren 16an, Oriora. Arrantzaleek 11:00etatik 15:00etara egin ahalko dute arrantza.
Antolatzaileek aipatu digutenez, amaieran parte hartzaileek eta familiek elkarteak egindako paella gozoa dastatuko dute.
Irteeran parte hartu nahi duten herritarrekBuruntz Azpi elkartearen egoitzan eman behar dute izena.