Psikodelia eta metala
Cádiz-etik gurera etorri zen Glazz taldea ostiralean, eta jazz, rock eta psikodelia estiloak landu zituzten Jalgin eskaini zuten kontzertu instrumental indartsuan.
Bestalde, metal-gaua egin zuten Abend-en, bertan Donostiatik gurera trash-metal basatia ekarri zuen Hell Damm taldea eta Zumaia, Abadiño eta Durangotik etorritako Noxbleed aritu ziren anplifikadoreei su ematen.
Gazte kontzertuak
Hala ere, asteburuko musika ekitaldirik garrantzitsuena “Steep Coop.” ikasle enpresako Arrieta eta Aizpuruk antolaturiko kontzertuak izan ziren.
Guztira lau taldek jo zuten: herriko The Garax, Usurbilgo Odolaren Mintzoa, Hernaniko Oi dek Oi eta Donostiako Besteik-pe aritu ziren egurrean Okendo plazan jarritako oholtzan.
Ikasleen helburua kontzertuak inguruko herrietako jendea erakarri eta plazako ertz batean jarritako barraren bidez etekina ateratze zen.

The Garax egur betean aritu zen, jendea gustura utzi zuen eta Odolaren Mintzoak jarri zien kontzertuei kalitate musikala.
Ikasitakoa praktikan jarriz
Arrietak azaldu digunez, Aste Santuko kontzertuekin alderatuta hobekuntza nabarmenak egin zituzten: “Aurrekoan gaizki egin genituen gauzak konpontzen saiatu gara, taldeei afaltzeko aukera eskaini diegu, tramiteak azkarrago egin ditugu eta gainera jende gehiago etorri da, azken finean horrtan datza gure ikasketa-prozesuak.”
Bestalde, eskerrak eman nahi izan dizkio Udalari kontzertuak antolatzerako orduan eskainitako erraztasunengatik.
Steps Coop-eko Arrieta eta Aizpuruen inguruko erreportajea
