Ostadar SKT-ko Erregional mailako taldea atzo jokatu zuen Ohorezko mailako lehenengo partida. Maila berria da elkarte eta taldearentzat. Taldea maila honetan sendotzea da asmoa. Mikel Martija entrenatzailearekin egon gara solasean taldeari buruzko gauza gehiago jakiteko.
Aldaketak
Lehenik, erregional mailako talde teknikoan aldaketa txikia dagoela azaldu digu entrenatzaileak, “Asier Gorostegi ez dago bigarren entrenatzaile lanetan, Ibai Vazquez dago orain. Lan perfila betetzen du eta nire konfiantzazko pertsona da, nahiz eta ez duen lan hau aurretik egin”.
Eta jokalari aldaketak ere izan dituzte, baina “postuak ongi betetzeko aukera izan dugu. Taldea utzi edo kanpora joan direnen hutsa ongi bete dugu”, azpimarratu du.
Aldaketa hauek direla ere, taldeak ildo berdina jarraitu duela azaldu digu Mikel Martijak, “entrenatzeko modua eta joko mota mantendu dugu”.
Aurredenboraldia
Abuztuaren 1ean hasi ziren lanean eta hilabete eta erdi honetan astean, lau entrenamendu egin eta 6 partida jolastu ditu Erregional taldeak, maila desberdinetako taldeekin, Antiguoko, Berio, Zarautz, Lazkao, Tolosa eta Roteta.
"Egindako lana ikusi ahal izan genuen partida batzuetan. Sentsazio onak izan genituen gure mailan jokatuko duten taldeekin," aipatu digu.
Taldeak esperientzia falta
Eta hau puntu ona da. Izan ere, entrenatzailearen hitzetan, “maila aldaketa garrantzitsua da. Hirugarren maila bertan da”.
Gainera, kontuan izan beharreko puntua aipatu digu, “Ostadarren esperientzia ez da maila honetan izan, ez dugu aurreko urteko erreferentziarik”.
Hala ere, “taldeko jokalari batzuk bere futbol bizitzan maila ezagutzen dute eta nire jakin minak dela eta galderak egiten dizkiet. Haiek ongi joango dela usate dute, baina badakit zailtasunak egongo direla”.
Igoera eta jaitsiera
Gauzak honela, Erregional ohorezko mailako hemezortzi taldeetatik igoera zuzena bakarrak duela eta bigarrenak play off bat jokatu beharko lukeela azaldu digu. Era berean, sailkapeneko azken lauak jaitsiko direla aipatu du.
Honela, Tolosa, Hernani eta Oiartzun aipatzen ditu Martijak igoera postuetarako; Ostadar, berriz, ez du jaitsierako postuetan ikusten.
“Denboraldian zehar egin den lanarengatik, Ostadar jaitsieran ez egotea espero dut,” aipatu du.
Emaitzek garrantziarik ez
Hala ere, taldea egoera horretan egongo balitz, ongi gaindituko lukeela adierazi digu Martijak.
Izan ere, emaitzak ez dira gararntzitsuak Erregional mailako entrenatzailearentzat. Taldea sendotzea eta ongi lantzea da eginkizun garrantzitsuena.
“Ideia da taldean gauden 25 jokalariek eta bigarren taldekoek ilusioa eta gogoak izatea urte osoan,” adierazi du.
Aurre egin
Era berean, taldearen erronka arerioek bere mailako elkartea aurkitzea dela aipatu digu Mikel Martijak.
“Badakigu mailari dagokionez, pausu bat, bi edo behar direnak emango ditugula. Partidatan eskatzen digutenari aurka egiteko gai izango garela uste dut, taldeak ilusio handia du”, aipatu du.
Baina “horrek ez du ziurtatzen partidak irabaziko ditugunik,” oharta arazten du.
