Bizikleta festa bertan behera, ostegunean egingo da Okendon

Txintxarri Aldizkaria 2012ko irailaren 18a

Mugikortasun iraunkorraren Astea ospatzen dela eta Lasarte-Oriako Udalak zenbait ekimen antolatu ditu. Gaurko bizikleta festa egiteko asmoa zegoen baina eguraldi txarra iragarrita dagoenez, ostegunera pasatzea erabaki da. Beraz ostegunean mugikortasunaren parkea eta bizikleta festaz gozatzeko aukera izango da Okendon.

Mugikortasun astea garraio publikoa eta garraiobide gisa bizikletaren erabilera bultzatzeko baliatuko du Lasarte-Oriako Udalak. Honen harira gaur arratsalderako Bizikleta Festa antolatuta zegoen. Jokoak eta bizikleta martxa bat egiteko asmoa zegoen baina euria iragarrita dagoenez, ekintzak ostegunera pasatzea erabaki dute antoaltzaileek.

Horrela izanda ostegunean Mugikortasun parkea jarriko da Okendo plazan arratsaldeko 16:30-19:30 bitartean eta bizikleta festa egingo da honen baitan. Parkean, ezintasun desberdinen ikuspegia ezagutzeko Jolas Didaktikoak jarriko dira ONCE erakundearen laguntzaz eta gainera Segway zirkuitua 10 urtetik gorakoentzat. Mugikortasun iraunkorraren festa handia beraz ostegunean Okendon egingo dena.