Lasarte-Oriako langabeen plataforma sortzeko lehenpausua eman da gaur Okendo plazan.
Bileran azaldu dutenez, langabeak edo lan-egoera ezegonkorrean dauden herritarrak bildu nahi dituzte, alderdi politikoak, sindikatuak eta enpresak alde batera utzita. Herritar guztiak batuta erakundeekin bildu eta hitz egiteko aukera izango dutela aipatu dute." Pertsona batek ezin du ezer egin, baina guztiok batuta indar gehiago izan dezakegu."
Era berean, plataforma antolatu, honen helburuak finkatu eta ekintzak gauzatzeko ideak behar direla azpimarratu dute lehen bilera honetan.
Puntu hauek lantzeko beste deialdi batzuk egiteko asmoa dute. Hurrengoa irailaren 26an, azteazkena goizeko 10:00etan Okendo plazan izango da.