Herriko Ostadar Saiarre Kirol Taldea XVII.Lasarte-Oria Bai! Kros Herrikoia eta XII.Kros Txikia antolatzen ari da. Aurten kros herrikoia urriaren 28an izango da eta elkarteak jakitera eman duenez, dagoeneko helduen krosean parte hartzeko izen-ematea zabaldu da elkartearen web gunean. http://www.ostadarskt.org edota zuzenean www.kirolprobak.com-en. Izena ematea urriaren 24ra arte egin ahal izango da. Bulegoan berriz, urriaren 15ean izango da aukera izen emateko, bai txiki eta bai helduentzat.
Izen-emate arrunta 12 euro gehi txipagatik eskatzen diren 5 eurotako fiantza ordaindu behar dira. Ostadarreko bazkideek 8 euro gehi 5 euroko fiantza ordaindu beharko dute; txip horia dutenek 11 euro eta hauek bazkideak badira 8euro.
