Martin eta Gomez lasarteoriatarrak Baxurde kroseko podiumean

Txintxarri Aldizkaria 2012ko irailaren 21a

Aurreko igandean, irailaren 16an, Usurbilgo Baxurde krosa izan zen. David Martin lasarteoriatarra izan zen irabazlea, 35:11 denbora eginaz.

Raul Gomez, ezkerritik hasita bigarrena, eta David Martin Baxurde kroseko podiumean. Arg: Noaua!
Ez zen Martin lehenengo postuetan egon zen herritar bakarra izan, Raul Gomezek hirugarren postua eskuratu zuen, 36:10. denbora egin ostean.
300 bat lasterkari izan ziren Usurbilgo Baxurde Txiki Triatloi Taldeak antolatu duen lasterketako irteeran eta horien artean Lasarte-Oriako hainbat lasterkari izan ziren, hauek dira haien denborak: Jose Luis Delgado, 38:30; Francisco Borja Romero, 40:03; Jon Altuna, 41:54; Francisco Javier Perez, 42:12; Alex Altuna, 42:50; Mikel Martinez, 44:09; Luis Enrique Gallego, 45:45; Asier Gorostegi, 46:07; Jon Pielago, 46:59; Mikel Calvo, 48:18; Javier Olazagoitia, 49:23; Zigor Iriondo, 50:17; Xabier Otaegi, 50:42; Aitor Ezkurdia, 51:10; Eduardo Rivas, 51:43; Gorka Alvarez, 52:29; Zigor Gallardo, 53:21 eta Peio Fadrique, 56:59.