Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Urriaren 21ean ospatuko diren hauteskundeak direla eta asteartean, irailak 25, egingo da 12:30ean ez ohiko udalbatzarra mahaiak osatzeko. Sistema informatiko bereziak egindako zozketaz hautatzen dira mahai bakoitzeko presidente, kideak eta hauen ordezkoen zerrendak. Guztira 23 mahai dira gurean osatu beharrekoak. Udalak mahaiak osatzen dituzten herritarren zerrendak aurrekoetan egin bezala www.lasarte-oria.org orrialdean argitaratuko ditu.