Orain arte, herri arteko autobusaren geralekutik abiatzen zen Manttangorri autobusa baina udalak egingo duen lehenbiziko aldaketa Antxisu bailararen barruan autobusaren geraleku bat prestatzea izango da.
Hala ere, aldaketa nabarmenenak Zabaleta aldean egingo direla aurreratu dute. Gaur egun, autobusa Pinutegi kaletik igotzen da eta Buenos Aires aldapatik jaitsi. Hemendik aurrera ordea, Buenos Aires aldapatik igo eta Pinutegi kaletik jaitsiko da. Aldaketa honekin orain arteko geralekuak deuseztatu eta bidearen beste aldean, parean, izango dira berriak. Tellerigaineko 1. zenbakiko geralekua Zabaletako Plazan dagoen autobus-geralekura aldatuko da eta Goiegi urbanizazioko zuzengunean dagoena Goiegiko biribilgunera.
Ordutegian aldaketak
Abiatzeko orduei dagokienez, 8:45ean zegoen zerbitzua aldatu da eta 5 minutu aurreratu. Aldaketa horrekin, Pinutegiko bizilagunei eman nahi zaie zerbitzua, eskolako autobusik gabe geratu direlako. Gainerako abiatze-orduek ez dute aldaketarik izango udalak jakitera eman duenez baina kontutan izan beharko da tarteko orduek ibilbidean egin diren aldaketak tarteko nolabaiteko aldaketa jasango dutela. Bukatzeko udalak gogoratu nahi die Zelaialdeko bizilagunei beren kalean gelditzeko aukera dutela, “betiere txoferrari jakinarazten badiote”.
