Mendi-duatloia Zubietan

jon-altuna-egitegi 2012ko irailaren 24a

Bigarrenez antolatu dute Euskal Herriko mendi duatloien ligarako baliogarria den Zubietako proba. Guztira 142 lagunek eman zuten izena larunbat arratsaldeko lasterketan, baina 124k lortu zuten helmuga-marra zeharkatzea. Eguraldia lagun, asko gozatu zuten lasterkariek Zubietako parajeetan barrena antolatutako ibilbide goxoan.

Mendi-duatloiak proba gogor eta ikusgarriak izaten dira beti. Lokatza, erorikoak, hotza, ibilbide makurra... Halere, Zubietan edonork osatzeko ibilbidea prestatu zuten antolatzaileek, herritar guztiei parte-hartzeko aukera eskaini asmoz.

Lasterketa hiru bloketan osaturik egon zen: 4,5km korrika, 15km bizikletaz (Berrigaña inguruan bi itzuli emanda) eta 2,2km lasterka Zubietako kaxkoan zehar, eliza aurreko helmuga marra zeharkatu aurretik.
Jon Erguin faboritoak ezin izan zuen aurreko urteko garaipena errepikatu, Urizar villabonarra gehiago izan zen.

Sailkapenak:
Orokorra:
1. Luis Mari Urizar - 1:13:58
2. Jon Erguin - 1:14:37
3. Julen Larruzea - 1:15:42
4. Eneko Gurrutxaga - 1:16:30
5. Josean Garrido - 1:16:39
6. Igor Garcia - 1:19:44

Herritarrak:
1. Andoni Illarramendi - 1:19:57
2. Antton Martinez - 1:30:51
3. Mikel Izagirre - 1:31:24
4. Ramon Altuna - 1:31:45
5. Abel Herrero - 1:36:54
6. Mikel Calvo - 1:37:58
7. Jose Ignacio Elvira -1:38:45