Eguerdian burutu da ez ohiko udalbatzarra. Urriaren 21ean izango dira hauteskundeak eta herrian 23 mahai osatu behar izan dira. Guztira 207 kargu izendatu dira 14.137 hautesleren artean. Osaketa hau zozketa bidez burutzen da sistema informatiko bati esker eta hau jarraitzen izan dira alderdi guztietako udal ordezkariak. Dagoeneko zerrendak udalaren web orrian daude ikusgai.
Asteburu horretan bertan ospatuko da herrian Euskararen zortzigarren maratoia eta dirudienez zortzikoteko kideak behintzat mahaian egoteaz libratu dira. Oholtzan beraz ezustekorik ez da izango.
