2006 eta 2007 urteko haurrek hasiera mailako ikastaroan parte hartzeko aukera dute. Hiru eta lau urteko haurrentzat, berriz, hasiera eta jarraipen saioak izango dira.
Saioak astean bi edo hiru egunetan eskainiko dira, asteartetan, ostegunetan eta txandakako ostiraletan. Ordutegiari dagokionez, 2006 eta 2007 urteko haurrak 18:40ean hasiko dituzte saioak; 2008 eta 2009 urtean jaiotakoentzako hasiera mailako ikastaroa 18:05ean izango da eta jarraipen maila, 17:30ean.
Izen-ematea
Ikastaro hauetan parte hartzeko kiroldegiko bulegoan izena eman behar da. 2006 eta 2007 urteko haurrentzako ikastaroak 70,98 euroko balioa du kiroldegiko bakideentzat, bazkide ez direnek aldiz, 127,82 euro ordaindu behar dituzte. 2008 eta 2009 urteko haurren kasuan, bazkideek 82,88 euro ordaindu behar dituzte eta bazkide ez direnek 149,24 euro. Haurrak inskribatzeko azken eguna ostirala, iraialk 28a da.