Kukukak ikasturte hasierako ekitaldia egingo du ostegunean

Txintxarri Aldizkaria 2012ko irailaren 25a

Kukuka dantza eta antzerki eskolak ikasturte hasierako ekitaldia egingo du ostegunean. Ekitaldia Manuel Lekuonan izango da 19:00etan eta aurten Kukukan arituko diren kideen familiak honetara etortzea gonbidatuta daude. Kukukako kamisetarekin agertzea eskatzen da bukaeran egingo den argazkirako.

Horretaz gain, ikasturte berriaren inguruko azalpenak izango dira baita inprobisazioak, dantzak eta joko ezberdinak oholtza gainean.