Kukukak ikasturteari hasiera eman dio

Txintxarri Aldizkaria 2012ko irailaren 27a

Antzerki eta dantza eskolako irakasle, ikasle eta lagunak gerturatu dira kurtso hasierako ekitaldi berezia ikustera. Eskolan aurten ere 700 ikasle inguru arituko dira.

Ikasturte hasiera ikasle eta lagunekin ospatu nahi izan dute Kukukako kieek. Horretarako antzerkitxo bat prestatu dute irakasleek ikasleekin batera euren lan egiteko modua ikasle berri eta familiei erakusteko. Dantza eta antzerkia uztartuz, ikasleei gustatu zaien emanalditxoa eskaini dute. Bukaeran familia argazkia atera dute. Aipatzekoa da deialdiarekin bat egin eta gehienek jantzita eraman dutela Kukukaren urteurreneko kamiseta berdea.

Aurten ikastaro berriak eskainiko dituzte eta talde berriak ere sortu dira. Guztira 700 ikasle inguru izango ditu aurten ere herriko antzerki eta dantza eskolak. Oholtza gainean hasteko indartsu eta gogoz daudela erakutsi dute.