Buruntzaldea IKT igeriketa taldeak jakitera eman du, iaz bezala, urriaren 6tik aurrera estiloen irakaskuntzarako saio berezi batzuk antolatu dituela.
Saio hauek larunbatetan izango dira, 11:45ak eta 12:45ak bitartean eta haurrei igeriketako oinarriak eta estiloak irakatsiko zaizkie.
Kirol taldeko antolatzaileek azaldu dutenez, 2003 urtea baino lehen jaiotako haurrei zuzendua dago atal hau, “igeriketa egin edo probatu nahi dutenei eta taldean egoteko oraindik ahalmen tekniko nahikoak ez dituztenei”.
Hilabeteko kuota 15 eurotakoa izango da. Buruntzaldea IKT-ko arduradunek aipatu dutenez, interesatuak dauden herritarrek izen-ematea egin beharko dute plazak mugatuak izango baitira.
Inskripzioa egin edo informazio gehiago eskuratzeko astelehenetik ostiralera bitartean Lasarte-Oriako kiroldegiko igerilekutik pasa eta Borjagatik galdetu beharko da, arratsaldeko 17:30etik 21:00etara.