Bidaia Galiziara

Txintxarri Aldizkaria 2012ko irailaren 28a

Biyak Bat elkarteak VIBO bidai agentziaren laguntzarekin Galiziara bidaia antolatu du, urriaren 14tik 20ra.
Bidai honetan, besteak beste, Santiago, Vigo, O Grove edo La Toja bisitatuko dituztela aipatu digute elkarteko lagunek.
Bidai honetaz gozatzeko, elkarteko bazkideek 325 euro ordaindu behar dituzte eta bazkide ez direnek, aldiz, 355 euro.
Izen-emateko edo informazio gehiago eskuratzeko elkarteko bulegora hurbildu behar dira interesatuak, goizetan 10:30etik 12:30era.