Alboka Abesbatzaren entsegu irekiak

Txintxarri Aldizkaria 2012ko irailaren 28a

Alboka Abesbatzak 2012-2013 ikasturtean bere 25. urteurrena ospatuko du eta hainbat ekintza berezi antolatu ditu. Lehena entsegu irekiak izango dira.
Abesbatzeko kideek azaldu dutenez, abesbatza herritarrei ireki nahi zaie.
Honetarako, abesbatza kalera aterako da bere entseguak egitera. Lehenengo hitzordua urriaren 1ean 20:00etan izango da, Udaletxe berriko arkupeetan.
Saio honetan doinu ezagunak landuko dira, horietako batzuk Euskararen VIII. Maratoian abestuko dituztenak.
Alboka abesbatzako kideek herritarrak animatu nahi dituzte Okendo plazara hurbildu eta abestera.