Lehen partidan garaipena
Ostadarrek 1 eta 2 irabazizion Euskaldunari. Ostadarreko entrenatzaileak aipatu digunez, 1-0 galtzen joan zen eta 10 jokalarirekin gelditu zen I. erregional taldea. “Oso ondo bukatu genuen, buelta eman genion emaitzari,” aipatu digu.
Izan ere, Beldarrain entrenatzailearen hitzetan, “taldea nahiko ondo ibili zen. Jendea gogo askorekin dago, indarra, abiadura eta intensitatea asko daukagu”.
Texas Lasartearra-k berriz, 4-1 irabazi zion Segurari.
Koldo Ageitosek ondo ikusi zuen bere taldea. “Lan handia egin zuten. Asko egin zuten korrika. Primerako jarrera izan zuten eta emaitza paregabea izan zen. Motibazio aldetik ongi etorri zitzaion taldeari”.
Derbia
Gauzak honela, igandean bi taldeak aurrez aurre izango dira urteko lehen derbian.
Partida polita eta parekatuta izango dela esan digu Josean Beldarrainek. “Bi taldeak berdintsuak gara eta biok gaude martxa hartzen. Gogo askorekin daude mutilak.”
Koldo Ageitosek aipatu digunez partida zaila izango da, “jendea gogo askorekin doa eta azkenean, geldirik geratzen dira. Gure futbola egiten saiatuko gara, baloia atzetik jokatzen”.
Taldeen helburua
Entrenatzaileek azaldu digutenez, helburu desberdinak dituzte.
Ostadarreko I. Erregionalak “harrobia indartu eta ahal baldin bada lehengo urtekoa hobetzea” du helburu.
Texas Lasartearra taldeko helburua lehen fasean hiru lehenen artean sartzea dela azpimarratu du Koldo Ageitos entrenatzaileak. “Zaila izango da. Asmoa bat baita, baina lortzea beste gauza bat. Borrokatuko dugu hori lortzeko. Horrela ez bada, azken urteetan kopa izan da gure lehiaketa eta ilusioz jokatuko dugu”.
