Aterpeako arduradunek jakitera eman digutenez, horietatik sei herrikoak dira: Urruzola merzeria, Iturbe zapatadenda, Abreu bazarra, Asmae zapatadenda, Mauxaren denda eta La Dolce Vita.
Zozketak
Azokara sartzeko sarrera eskuratu beharko da. Honek euro bat balioko du eta honekin, bi zozketetan parte hartzeko aukera izango da: bi pertsonentzako afaria Martin Berasategi jatetxean eta bi pertsonetzako asteburu pasa bat.
Honetaz gain, gurasoak erosketak egiten ari diren bitartean, haurrentzako parkea edo puzgarriak egongo direla aipatu digute Aterpeako kideek.
Azoka larunbatean goizeko 10:00etatik 21:00etara eta igandean 10:00etatik 20:00etara egongo da irekia.
