Udazkeneko programazioa aurkeztu du Udalak

jon-altuna-iza 2012ko irailaren 28a

Udazkeneko programazio zabala aurkeztu dute Udaleko Kultura saileko arduradunek, batetik ostegunetako filmak igandean errepikatuko direla eta bestetik azaroko antzerki eta dantza emanaldiak nabarmenduz. GluGlu konpainiak prestatu duen “Su Txikitan” su-etenaren negoziazioei buruzko lan berri berria eskainiko dute euskaraz eta gazteleraz hilaren 10ean eta 29an hurrenez hurren eta Lasarte-Oria dantzan programaren barruan Kukai taldearen Otehitzari biraka 16an eta Eliraide taldeak “Ninika” 17an.

Boris Nogales kultura saileko arduradunak, eta Xabier Goitia, Juantxi Ugarte eta Izaskun Urdanpilleta teknikariek hiru ataletan banatu dute udazkeneko programazioa, zinea, antzerkia-dantza eta liburutegiko ipuin kontaketak, eta bestalde, herritarren erantzunari buruzko zenbait datu ere eman dituzte.
Udazkeneko kultur egitarau oparoa jakinarazi dute gaur eguerdian Kultur Etxean.
Esaterako zineman, kultur etxera filmak ikustera gero eta herritar gehiago hurbiltzen dela eta beraz ostegunetako pelikula igandean ematen jarraituko dutela aurreratu dute. Batez ere, aretoetan baino askoz merkeagoa dela azpimarratu dute eta sarrerak internetez hartuz gero are merkeagoa, haurren zinemak 3.40 balio du, ostegunekoak 4,40 eta igandekoak 5,50 baina hurrenez hurren 3, 4 eta 5 euro lasarteoriasarean.eu webaren bidez erosita. 2012. urtea bukatu aurretik 2011 ikusle kopurua berdindu dela nabarmendu dute.
Antzerkia eta Dantzari dagokionez, herriko taldeek emanaldiak proposatzeko sortu den mahaiaren osaketa aipatu du Boris Nogales zinegotziak, eta horrela herriko taldeek proposatu dituzte, antzerki eta dantza emanaldiak. Hauek izan duten erantzunari buruz datu baikorrak eskaini dituzte prentsaurrekoan, 2012. urtea amaitzeko 3 hilabete falta direlarik, iaz baino 800 lagun gehiago izan dira emanaldietan, 7.305 pertsona 2011n, 8.144 2012ko lehen 9 hilabetetan.
Liburutegiko egitarauari dagokionez, Izaskun Urdanpilletak azaldu duenez, ondorengo hilabetetan Pello Añorga eta Kontu Kantoi taldeko ipuin kontalariek hiruna saio egingo dituzte, lehenengoak 4-5 urtekoentzat eta Kontu Kantoik 6-8 bitartekoentzat. Arratsaldeko 6etan izango dira saioak, behin hasita atea itxi egingo da eta gurasoak kanpoan geratuko dira.
Bestalde, hilaren 1etik 15era Medicus Mundi taldearen erakusketa informatiboa jarriko da Kultur Etxeko erakusketa aretoan, hain juxtu Sexu eta Ugalketa eskubideei buruzkoa.
2011 eta 2012ko datuak konparatu dituzte prentsaurrekoan. 35 pelikula eman dira 2012an eta 2992 sarrera saldu dira, 3.239 2011 osoan. Antzerki eta dantza 32 emanaldi egin dira, eta ikusle kopuruak gainditu du 2011koa, 8.144 egon dira aurten eta 7.305 2011n. Bestalde, 1.370 ikusle egon dira sei musika-emanaldietan, iazko 1.212ak baino gehiago beraz.
Urrian, 3. adinekoen omenezko astea eta Semblante Andaluz elkartearen kultur astearekin batera, eskainiko diren zine pelikulak nabarmendu dituzte. Hasteko hilaren 4an The Artist emango da, 7an Brave eta The Artist, 14an Ice Age 4, 18an Gartxot (igandean ez da errepikatuko hauteskundeak direlako) eta 28an Madagascar3. Aipagarriak dira bestalde, hilaren 6an IX akordeoi Jaialdia, eta 27ko “Azken Portua” Kukukak proposatuta antolatu den haur antzerkia, aktore, txotxongilo, bizitza hartzen duten objektu eta zuzeneko musika uztartzen dituen lan erakargarria.
Azaroan, Glu Glu konpainiaren “Su Txikitan” lana nabarmendu dute Kultur Etxeko ordezkariek. Urriaren 9an estreinatuko da su-etenaren inguruko negoziaketei buruzko lana Beasainen eta hurrengo egunean hilaren 10ean eskainiko da euskaraz kultur etxean. Momentu historikoa islatuko dute Glu Gluko aktoreek besteak beste Arnaldo Otegi edota Jesus Egigurenen paperetik.
Gainera hilaren 29an beste primizia bat izango da Lasarte-Orian, lan berbera gazteleraz eskainiko baitute Glu-Gluko aktoreek, baina formatu berezi batean, ikuslea eta aktoreak espazio berean elkartuz.

Udazkeneko programazio osoa
URRIA
01-08 3. adinekoei omenaldia
2an Mago Sun (jubilatuetan)
4an Semblante Andaluz (Manuel Lekuona)
5ean “Melocotón en Almíbar” (Manuel Lekuona)
7an Nagusien Abesbatza eta Zero Sette (Manuel Lekuona)
01-15 Medicos Mundi Erakusketa (Manuel Lekuona)
04Zinea
21:30 The Artist
05-07Semblante Andaluz Kultur Astea
06 IX. Akordeoi Jaialdia
07 Zinea
17:00 Brave
19:00 The Artist
14Zinea
17:00 Ice Age 4
17Liburutegia: Ipuin Kontalaria
Pello Añorga 4 – 5 urtekoentzat
18Zinea
21:30 Gartxot
20 – 21Euskararen Maratoia
27 Haur Antzerkia
“Azken Portua” Euskaraz
28 Ostadar Krossa
Zinea 17:00 Madagascar 3
30 Liburutegia: Ipuin Kontalaria
Kontukantoi (Bea Egizabal) 6-7-8 urtekoentzat

AZAROA
04 Zinea
06 Liburutegia: Ipuin Kontalaria
Pello Añorga 4 – 5 urtekoentzat
08 Zinea
21:30 Intocable (Intouch)
10Helduen Antzerkia
“Su Txikitan”. Euskaraz
11 Zinea
17:00 ?
19:30 Intocable (Intouch)
12 Liburutegia: Ipuin Kontalaria
Kontukantoi (Bea Egizabal) 6-7-8 urtekoentzat
16 LASARTE-ORIA DANTZAN
“Ote(h)itzari biraka” KUKAI d.T.
17 LASARTE-ORIA DANTZAN
“Ninika” ELIRAIDE D.T.
22 Liburutegia: Ipuin Kontalaria
Pello Añorga 4 – 5 urtekoentzat
Musika Eskola Kalejira
Zinea 21:30 Melancolía
23 Emakumeen aurkako indarkeriaren kontrako nazioarteko Eguna
24 Literatura Sarien Banaketa
25 Zinea
29 Glu-Glu konpainiaren “Su-txikitan gazteleraz.
30 Danok Kidek antolatutako kontzertua Brigitarren Komentuan.

ABENDUA
01 Jalgune jaialdia
02 Zinea
13 Zinea
15 Zero-Sette urteurrena kontzertua
19 Liburutegia: Ipuin Kontalaria
Kontukantoi (Bea Egizabal) 6-7-8 urtekoentzat
21 Santo Tomas eguna
22 – 31 Gabonekato Haur Parkea
24 Olentzero
27 Zinea
30 Zinea