Herriko Semblante Andaluz elkarteak bere hamargarren Aste Kulturala ospatuko du. Ostirala, larunbata eta iganderako hainbat ekintza prestatu dituzte.
Ostiralean 18:00etan elkartean gozogintza ikastaroa egiteko aukera izango da. Ondoren luntxa bazkide eta udal ordezkarientzat eta elkartearen historia kontatzen duen bideo emanaldia egingo da. Larunbatean haurrentzako ekintzak izango dira Golf plazan eguraldiak laguntzen badu. 11:00etan toka txapelketa, 12:00etan tren maketen erakusketa, 13:00etan bazkari herrikoia egingo da eta 16:00 mus eta tute txapelketak. 16:30ean berriz, 3 eta 8 urte arteko haurrentzako marrazki lehiaketa izango da Golf plazan, 17:00etan Jalguneko buruhandiak eta ondoren txokolatada egingo da. 17:45ean Erketzen emanaldia eta 19:00etan Rock kontzertua O'Club taldearekin. 21:30ean ikuskizun-afaria izango da "Moito" ikuskizunarekin elkartean bertan eta honetan bazkide eta ez bazkideek har dezakete parte. Aurrez txartelak Udaberri tabernan izango dira salgai. Igandean berriz, 14:00etan bazkaria elkartean bertan eta 18:00etan elkarteko talde ezberdinen emanaldiak izango dira. 19:30ean gitarra elektriko baten zozketa egingo dute.