Amalurren ikasturte hasierako emanaldia

Txintxarri Aldizkaria 2012ko urriaren 1a

Amalur trikitixa eta pandero eskolak ikasturte-hasierako jaialdia antolatu du Okendo Plazan uriaren 5ean, ostirala. Arratsaldeko 19:00etan hasiko den jaialdian trikitixa eta panderoaz gain, kitarraren doinuak, kanta herrikoiak eta perkusio edo kolpe tresnak entzuteko aukera ere izango da. Aurretik ordea, txistulariak arituko dira herriko kale eta txokoak girotzen. Beraz, jaialdiaren helburua Amalur eskolako ikasle eta irakasle gazte-biziek urte guztian zehar lantzen dutena erakutsi, kaleratu eta zabaltzea izango da, kurtso berriari hasiera ematearekin batera.