Aurten ere Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak, Lasarte-Orian nesken paleta eskola martxan jarriko du. Paleta saioak Loidi-Barrengo pilotalekuan dira eta 8 urtetik 16 urte bitarteko neskei dago zuzendua.
Iaz hasi zen federazioa, Emakumea Pilotari proiektuaren barnean, ekintza hau garatzen eta aurten nesken paleta eskola honi jarraipena eman nahi dio iazko erantzun onaren ondoren.
Izan ere, iaz ikastetxeetan egin ziren paletako sustapen jarduerei esker 9 neska kadetez osaturiko taldea sortu zen gure herrian. Orain beste mailetako taldeak egiteko asmoa du Federazioak.
Egunak eta orduak
Honela, mailaren arabera ordutegi derberdinak eskainiko ditu Federazioak.
LH3-6 mailako neskek bi aukera izango dituzte, bata asteazkenetan 17:15etik 18:15era eta bestea, ostegunetan, 17:15etik 18:30era.
Bestalde, DBH mailako neskek ostiraletan, 16:30etik 18:00etara izango dute bere saioa.
Izen-ematea
Beraz, paletan ibili nahi duten neska guztiei ekintza honetan izen-emateko aukera eman nahian, sustapen ekintza eta izen-ematea lehenago egitea erabaki dela jakin arazi du Federazioak.
Izen-emateko federaziora deitu, 655 719 492 zenbakira edo ikastetxean galdetu heziketa fisikoko irakasleari. Azken eguna urriaren 3a izango da.