
Txapelketetako irabazleak eta txapeldun-ordeak Biyak Bat elkarteko ordezkari eta Gorka Lizarraga Gizarte Zerbitzuetako zinegotziarekin.
Igela eta tokan Francisco Gonzalez izan da irabazlea, emakumeen toka lehiaketan Adela Manso izan da lehena eta potean Diego Roman. 4 erregeetako mus txapelketan, berriz, Manuel Belartieta eta Pedro Martinez gailendu dira.
Sariak Gorka Lizarraga Gizarte Zerbitzuetako zinegotziak eta Mertxe Galdos Biyak Bateko lehendakariak banatu dituzte.
Astean zehar
Bihar berriz, asteartea, egoitzara hurbiltzen direnek Sun magoaren ikuskizunaz eta Adolfo Perez-en bakarrizketaz gozatu ahal izango dute .
Asteazkenean, berriz, gimnasia eta aerobic taldeek erakusketa egingo dute Okendo plazan eta
ostegunean, Pala txapelketaren finala jokatuko dute Loidi-Barrengo pilotalekuan eta Okendo plazan, Semblante Andaluz-en emanaldia izango dute.
Ostiralean, Lan eta Lan antzerki taldeak “Melocotón en Almibar” lana eskainiko du. Nagusien omenaldiaren baitan aurten berrikuntza nagusietakoa bat, Okendon hasi eta bukatuko den neurtutako ibilbidea da. Larunbatean goizeko 9:30ean hasiko da eta 4,6 km-koa izango da bikoteka burutu beharreko distantzia. Honetaz gain, arratsaldean, dantza txapelketa antolatu dute.
Bazkaria frontoian
Igandean, ospakizunen egun handia izango da, San Pedro elizan meza nagusia egingo dute.
Biyak Bat elkarteko abesbatzak eta Zero Sette akordeoi orkestrak emanaldia eskainiko dute Manuel Lekuona kultur etxean. Ondoren, bazkaria eta dantzaldia izango dira Michelin kirol guneko pilotalekuan.
Honetaz guztiaz gain, urriaren 8an, jubilatu etxearen 34. urteurrena ospatuko dute.
Goizean meza dute Ama Brigitarren komentuan eta amaitzean, luntxa izango da.
Arratsaldean, berriz, urrezko ezteiak egin dituzten bikoteei oroigarri banaketa egingo zaie eta ospakizunekin amaitzeko afari-merienda eta dantza izango dira.