Alboka abesbatzaren entsegu irekia Okendon

Txintxarri Aldizkaria 2012ko urriaren 3a

Herriko abesbatzaren 25.urteurrena dela eta Albokak entsegu irekia egin zuen astelehen gauean Okendo plazan. Asko izan ziren hauek entzutera geratu ziren herritarrak. Ekintza errepikatzekoak dira datozen asteetan.

Oraindik zehaztu gabe ditu Albokak hurrengo entsegu irekiak egiteko egunak. Hala ere abesbatzak bere lana ezagutzera eman nahi du eta 25.urteurrenaren aitzakiarekin ekintza aproposa iruditu zaie entseguak kalera ateratzea.

Montse Latorre eta Kristina Pérez Abreuk zuzendutako abesbatzak herritarrak honetan parte hartzera animatu nahi ditu "hurrengo entsegua urriaren 11ean egiteko asmoa genuen baina agian data eta ordua aldatuko dugu. Agian goizago egingi dugu entsegua.