50 langabetu inguru elkartu dira gaur goizeko 11:00etan Okendo plazan, langabeziaren arazoari elkarrekin aurre egiteko langabetuen plataformak egindako deialdiari erantzunez. “Plataforma de desempleados de Lasarte-Oria. Reparto de riqueza y de trabajo” zioen pankarta egin dute bertan eta Kultur Etxera abiatu dira euren aldarrikapenak ezagutarazteko egin daitezkeen mobilizazio eta ekintzetaz hitz egiteko.
Lasarte-Oria da inguruan langabeziaren arazo larriena duen herrietako bat. Langabetuen ordezkari batek adierazi duenez, guztira, 1.300 langabetu dira herrian, batzuek diru sarrera batere jasotzen ez dutenak. Herriko langabetuen ordezkari bat eskualde mailan osatu den mahai batean elkartzen da beste herrietako langabetuen ordezkari, Udal ordezkari eta enpresarien ordezkariekin batera, lana sustatzeko eman daitezkeen pausu eta hartu daitezkeen erabakiei buruz hitz egiteko.
