Kukuka Antzerki eta dantza eskolan izena emateko aukera

Txintxarri Aldizkaria 2012ko urriaren 3a

Kukuka antzerki eta dantza eskolak laster hasiko da lanean. Hala ere, oraindik gazte eta helduen taldeetan lekua dagoela azaldu dute arduradunek. Herritarrak izena ematea animatzen dituzte. Eskolak duen eskaintza zabala da eta ordutegi desberdinak daude aukeran.

Gazteentzat hau da Batxilergoko ikasle eta oinarreizko ikasketak bukatu dituzten gazteentzat, antzerkia, dantza garaikidea eta sorkuntza daude.
Antzerkiko saioak asteartetan 16:30etik 18:30era Manuel Lekuonan eta ostiraletan 15:30ak 17:30ak bitartean Institutuan dira. Dantza Garaikidea Manuel Lekuona kultur etxean egingo dute, astelehenetan 19:30ak 21:30ak bitartean eta ostegunetan 16:00etatik eta 18:00etara. Sorkuntza taldeak, berriz, ostegunetan 20:00etatik 21:30era egingo du lan Sasoeta ikastolako gimnasioan.

Helduen talde ugari
Helduei dagokoinez, antzerkian lau talde izango dira. Astearteetan 9:15etik 11:15era edo 19:00etatik 21:00etara izango dira Manuel Lekuonan eta ostegunetan, aldiz, 19:30ak 21:30ak bitartean. Eta adin "interesatean" dauden herritarrek Biyak Bat Zaharren egoitzan 18:00etatik 20:00etara izango dute saioa.
Dantza Garaikidea ikasteko ere lau saio izango dira. Asteazkenetan, 9:15-11:15, 17:30-19:30, 19:30-21:30 eta ostegunetan, 9:15-11:15. Guztiek Manuel Lekuonan egingo dute lan.
Sorkuntza taldeek ostegunetan egingo dute lan Sasoeta ikastolako gimnasioan bi saioetan: 18:30-20:00 eta 20:00-21:30.

Eta aurten berrikuntza bat dago eskolan, break dance taldea izango da. Honek ostiraletan 18:00ak eta 19:00ak bitartean Sasoeta ikastolako gimnasioan egingo du lan.
Informazioa eskuratu edo izen-eman nahi dutenek dei dezatela, 655 847 345 telefono zenbakira.