Biyak Bat elkarteko kideak sasoi betean

Txintxarri Aldizkaria 2012ko urr. 3a, 20:30
Zaharren omenaldiko ekintzak aurrera doaz eta gaur Biyak Bat elkarteko kideak izan dira protagonistak.
Biyak Bat elkarteko kideak gimnasia ariketak eta aerobikeko mugimenduak ederki egin dituzte.
Okendo plazan sasoian daudela erakutsi dute gimnasia eta aerobik erakustaldietan. Honela, bi emanaldi desberdinetan irakasleen zuzendaritzapean gimnasia ariketak edo "Salome", "La camisa negra" edo "Ai eu si te pego" doinuak dantzatzen ikusi ahal izan ditugu herriko pertsona adinduak.
Herritar ugari bildu da plazan erakustaldiak ikustera.

Antzerkia eta dantza

Gaur, Semblante Andaluz-en emanaldia izango da Manuel Lekuona kultur-etxean eta bihar berriz, herriko Lan eta Lan taldeak berriro ere “Melocotón en Almibar” antzezlana eskainiko du Manuel Lekuonan.