Taldeko kideek aipatu dutenez, entrenamenduak Lasarte-Oriako igerilekuan izango dira eta taldeak ordutegi zabala eskaintzen du. Entrenamenduak astelehena, asteazkena eta ostiraletan izango lirateke eta orduak 7:10-8:10, 16:15-17:15 eta 20:15-21:15.
Zalantzarik argitu nahi izanez gero www.buruntzaldeaikt.blogspot.com orrialdean informazio guztia eskura daiteke edo bestela astelehenetik ostiralera entrenamenduetara azalduz edo arratsaldez 18:00ak eta 21:00ak bitartean Lasarte-Oriako igerilekuan Borjagatik galdetuz.
