Semblante Andaluzek gaur hasiko du aste kulturala

Txintxarri Aldizkaria 2012ko urriaren 5a

Semblante Andaluz elkarteak gaur hasiko ditu bere Aste Kulturalaren baitan antolatutako ekintzak. 18:00etan elkartean gozogintza ikastaroa egiteko aukera izango da eta ondoren luntxa bazkide eta udal ordezkarientzat. Honetan elkartearen historia kontatzen duen bideo emanaldia egingo da.
Larunbatean haurrentzako ekintzak izango dira Golf plazan eguraldiak laguntzen badu. 11:00etan toka txapelketa, 12:00etan tren maketen erakusketa, 13:00etan bazkari herrikoia egingo da eta 16:00 mus eta tute txapelketak. 16:30ean berriz, 3 eta 8 urte arteko haurrentzako marrazki lehiaketa izango da Golf plazan, 17:00etan Jalguneko buruhandiak eta ondoren txokolatada egingo da. 19:00etan, O'Club taldeak kontzertua eskainiko du. 21:30ean ikuskizun-afaria izango da "Moito" ikuskizunarekin.
Igandean, 14:00etan bazkaria elkartean bertan eta 18:00etan elkarteko taldeen emanaldiak izango dira.