Euskal Herriko antzerki zaleen elkarteak herri ezberdinetako taldeen emankizunak antolatu ditu urrian zehar. Egitarau horren baitan Kukuka herriko antzerki eta dantza taldearen “Sahara, isiltasunaren ahotsak” Donostiako Antigua auzoko Lugaritz aretoan eskainiko dute urriaren 19an 20:00etan.
Horretaz gain eta emanaldi sortaren barruan, Zabaleta auzoan urriaren 11ean Oiartzungo Txirene taldearen “Ogiyik karri etzun semia” antzezlana ikusi ahal izango da 19:30ean.