Pirritx, Porrotx eta Mari Mototsen DVD berria

Joxe Mari Agirretxe - 'Porrotx' 2012ko urriaren 5a

Bihar larunbata 10:00etan Villa Mirentxun aurkeztuko dute herriko pailazoek Zazpikoloroaren DVD-a.
Bertan izango dira Pirritx, Porrotx eta Mari Motots, Anjel Olaran Etiopiako Wukro herrian misiolaria eta Etiopia Utopia elkarteko lagunak, Kontxi Aizarna eta Josu Txapartegi "Txapas" Manolo Urbietaren kideak, Londresko Euskal Etxeko ordezkaria, Yanelle Sidokpohou Gizakien Lurra erreportajearen protagonista eta Gizakien Lurra elkarteko ordezkariak eta Bonberenea txaranga.
Erreportajeen laburpentxoak eskainiko dira eta bertako protagonistek parte hartuko dute hitzez eta kantuz.