Amalur trikiti eta pandero eskolako kideek ikasturte hasierako emanaldia egiten ari dira Okendo plazan. Adin guztietako ikasleek hartu zuten parte eta eguraldi ona lagun, asko dira bertan bildutako herritarrak. Pasodobleak, tangoak, abesti herrikoia denetarik da euren errepertorioan.
Jon Lasa eskolako zuzendariak adierazi moduan, Amalurren lana nola egiten duten erakusteko aukera ona da lehen emanaldi hau. Honekin batera trikiti eta panderoa jotzen ikasi nahi dutenek eskolara hurbiltzeko animatu nahi izan zituen oholtzatik. Hemen emanaldian ikusitakoa.
