Bertsoz jantzi zen Arrieskalleta

jon-altuna-iza 2012ko urr. 6a, 11:42
Saio bikaina burutu zuten ostiral gauean Arrieskalleta Elkartean Jon Maia eta Uxue Alberdi bertsolariek Eñaut Elorrieta kantariaren laguntzaz. Elkartea bete zuten 60 ikusleak oso gustura gustura geratu ziren bai afariko menuarekin bai bertso-saioak eman zuenarekin, bukaeran jaso zuten txalo zaparrada luzea lekuko.
Bertso ia denak Eñaut Elorrieta Ken Zazpiko abeslari eta gitarra-joleak lagunduta abestu zituzten, eta kantari gernikarrak detaile polita izan zuen ikusleekin. Izan ere, lau abesti kantatu zituen gitarraren doinuez lagunduta, horietatik bi berri-berriak, lehenengo aldiz kantatu dituen Sarrionandiaren bi olerki. Gainontzean, bi ordu pasatxoko saioa izan zen, ia goizaldeko 2:00ak arte luzatu zena eta gai-jartzaile lanetan Unai Muñoa herriko bertsolaria aritu zen.