54 bikotek parte hartu dute Okendo plazan hasi eta bukatzen zen 4 km eta 600 metroko ibilbidea eginaz.
Bikote guztiak amaitzean, saribanaketa izan da. Honetan Biyak Bat elkarteko kideez gain, Lasarte-Oriako alkatea Pablo Barrio izan da sariak banatzen.
Ibilbidea azkarren egin dutenen hiru bikoteak, 34. postuan izan direnak eta azkenekoek saria izan dute estreinekoz egin den ekintza honetan. Eta Adolfo Perez esatariak ere oroigarri jaso du Biyak Bat elkartearen eskutik.
Antolatzaileek eskerrak eman nahi izan dizkiete, Gurutze Gorria, Ostadar SKT eta Martinez Muultimediari.
Dantza
Gaur arratsaldean berriz, dantzaldia izan da Biyak Bat egoitzan. Honetaz gain, ekintza berri bat ere eraman dute aurrera, dantza txapelketa.
Batzuk izan dira txapelketetan izen-eman duten bikoteak. Amaia Caballero dantzaria buru izan duen epaimahairen oniritzia behar izan dute sartia lortzeko. Honetarako hiru doinu dantzatu beahr izan dituzte partehartzaileek, pasodoblea, balsa eta tangoa.
Kontzertua eta bazkaria
Bihar goizean egun handia izango da Zaharren omenaldiko ekintzen barruan.
Goizean San Pedro elizan meza izango da. Xabier Andonegik zuzenduko duen mezan, Patxi Etxeberria bertsolaria izango da.
Meza bukatzerakoan, Biyak Bat-eko abesbatza eta Zero Sette akordeoi orkestraren emanaldia izango da Manuel Lekuona kultur-etxean.
Jarrain, guztik Michelingo kirol guneko pilotalekuan bilduko dira Zaharren omenaldiko ohiko bazkariaz gozatzera. Honetan, omenaldia eta bazkaria jaisteko, dantzaldia izango dira.

