Belaunzaran, Otaegi eta Galan irabazle bola-joko txapelketan

Txintxarri Aldizkaria 2012ko urriaren 7a

Bederatzigarren urtea da dagoeneko Ostadar SKT-ko bola-joko atalak Santi Garcia eta Martin Egaña oroimenezkoa antolatzen duena. Txapelketa honetan Gipuzkoa osoko bolariak bildu ohi dira eta aurtengoan ere horrela izan da.

Gaur goizean Michelingo Kirol guneko bolatokian burutu zen txapelketan, 23 bola-jokalari izan dira lehian hiru mailatan banatuak: Gipuzkoa mailakoak, herrikoak eta emakumezkoak.

Lehia handia
Gipuzkoa mailako sariketan Belaunzaran urnietarra suertatu da garaile, 46 birla botata. Bigarren Lazkano (45), eta Goenaga eta Retegiren artean banatu dute hirugarren postua (44). Herritarren artean, Otaegi izan da lehena 43 birla botata, Montes eta Lasa atzean uztita. Emakumezkoetan berriz, Charo Galanek 29 birla botata irabazi du txapelketa Zurugain eta Aizpeolearen aurretik.

Saribanaketa
Lehiaren ostean, saribanaketa izan da. Honetan Egaña eta Garciaren alargunei oroigarri bana eman zaie, aurreko txapelketatako argazkiak biltzen zituen CD batekin lagunduta.
Jarraian, alargunek eta antolatzaileek maila desberdinetako sariak banatu dituzte parte-hartzaile guztien artean.