Brigitarren komentu kanpoan egin dute ospakizuna.
Biyak bat elkartearen 34. urteurrena ospatzeko gaur goizean meza entzun dute bazkideek Ama Brigitarren elizan eta ondoren hamaiketakoa egin dute komentuaren kanpo aldean. Biyak Bat elkarteko arduradunak oso pozik daude Lasarte-Oriako nagusien omenez antolatu duten asteak izan duen erantzunarekin. “Uste baino hobeto ateratzen ari dira gauza guztiak” esan digute gaur goizean hamaiketakoaren ondoren. Herritar mordoxka izan da gaur goizeko ekitaldian ere.
Arratsaldean ospakizuna Biyak Bat elkartean bertan egingo dute. 17:00etan, 2012an urrezko ezteiak bete dituzten bikoteei oroigarriak banatuko zaizkie, eta guztien argazkia atera eta gero, 18:00etan, afari-merienda egingo dute elkartean bertan, 19:00etatik aurrera, dantzaldia antolatu dute Biyak Bat elkarteko ordezkariek eta beraz, bertan direnek dantza egiteko aukera izango dute.