Ttakun kultur elkarteak antolatzen duen plaza dantza ikastaroak gaur astelehena hasiko du ikasturte berria. Dabid Egizabalen eskutik, muxikoak eta plazetan dantzatzen diren hainbat doinuren pausuak ikasi ahal izango dira urtean zehar.
Saioak asteartetan 20:00etatik 21:30era izango dira Sasoeta ikastetxeko gimnasioan. Hala ere, antolatzaileek azaldu dute, urrian zehar saioak astelehenetan egingo direla. Saioak doan dira eta euskaraz. Herritarrak parte hartzera animatzen dituzte antolatzaileek, izan ere ez da zertan saio guztietara joan beharrik.